Willem Blaeu

Willem Blaeu

Bizitza
JaiotzaAlkmaar eta Uitgeest, 1571
Herrialdea Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaAmsterdam, 1638 (66/67 urte)
Familia
Seme-alabak
LeinuaBlaeu (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
latina
Jarduerak
Jarduerakkartografoa, argitaratzailea, instrument maker (en) Itzuli, astronomoa eta grabatzailea
Lantokia(k)Amsterdam eta Amsterdam

Willem Janszoon Blaeu (Uitgeest edo Alkmaar, 1571Amsterdam, 1638ko urriaren 21a) herbeheretar kartografo, atlas egile eta argaratzaikea izan zen.

Matematikaz eta astronomiaz interesatu zen eta Tycho Brahe astronomo daniarraren ikaslea izan zen. Gero instrumentuak eta lurbira-globoak egiten hasi zen, eta 1600. urtean P Cygni izar aldakorra aurkitu zuen.

Holandara itzulita ere mapak egin zituen, eta bere inprimategia zuenez, atlas moduan argitaratu zituen. 1633an Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiaren mapa-egile izendatu zuten. Bere inprimategian idazle eta historialari herbeheretarren lana argitaratu zuen.

Joan eta Cornelis semeekin lan egin zuen, eta haiek familiaren negozioarekin jarraitu zuten Willem hil ondoren.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy